Durangoko Udalak batzarrera deitu ditu Bizkaiko eta Arabako aldundiak

Anboto 2014ko eka. 13a, 14:22
Durango-Gasteiz autobusaren egoeraz berba egiteko batu gura dute, uztailaren 1ean. Erabiltzaileek elkarlanerako deia egin zieten erakundeei. KANAL BEREZIA

Durangoko Udalak prentsa oharra bidali du batzar horren deialdia azaltzeko. Bizkaiko eta Arabako foru aldundiak eta gainerako udalak ere deitu ditu batzarrera. Uztailaren 1ean izango da, Durangon. Baikor azaldu da Aitziber Irigoras alkatea (EAJ): “Deia egina dago, beraz, espero dut batzarra baliagarria izatea Durangaldea Arabako lurraldearekin lotzen duen autobus zerbitzua hobetzeko”.

2015erako esleipen berri bat ipini du martxan Arabako aldundiak, eta araudiaren kontrako alegazio ugari egin zituzten udalek, herritarrek eta elkarteek. Durangoko Udalak ere kexa partikularrak jaso ditu. Gainera, change.org atarian 539 lagunek sinatu dute erakundeak koordinatzeko deialdi herritarra.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!