Andres Granados omentzeko kontzertua, gaur, Euskal Astearen barruan

Anboto 2014ko eka. 13a, 11:00
Leioako Kantoria eta San Juan Bautista abesbatzen eta Gerardo Rifón organistaren kontzertua izango da, gaur, 20:30ean, Andra Mariko basilikan. Bere heriotzaren lehenengo urteurrenean, Durangoko Musika Bandaren presidente izan zen Andres Granadosen omenez antolatu dute emanaldi hau, Euskal Asteako egitarauaren barruan.

 

Basilio Astulez ariko da gaur iluntzeko emanaldia zuzentzen, eta kantuan ariko dira, 16 eta 24 urte arteko abeslariak biltzen dituen Leioako La Kantoria abesbatza, eta duela 40 urte sorturiko San Juan Bautista abesbatza.

Eszenaratzea eta koreografiak asko zaintzen dituen taldea da Kantoria, eta 25 kantari gazteren ahotsak biltzen ditu, bestalde, San Juan Bautista taldeak. 

Kantoria taldeak zabalduko du emanaldia, eta San Juan Bautista abesbatza ariko da kontzertuaren bigarren zatian. Mendelssohn, Casals, Rachmaninov, Brahms eta Mendelssonhnen piezak eskainiko dituzte, esaterako Andra Mariko kontzertuan.

Donostiako Orfeoiagaz eta Bilboko Koral elkarteagaz aritu ohi den Gerardo Grifón organista donostiarra ere ariko da gaurko emanaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!