Martitzenean erasotutako emakumeari babesa agertu dio udalak

Anboto 2014ko eka. 12a, 14:05
Martitzenean jazotako indarkeria matxista kasuaren aurrean, adierazpena onartu du Durangoko Berdintasun Kontseiluak.

 

Martitzenean, ume batek bere ama kolpatua izan zela esanez abisua eman zuen. Ertzaintza etxera bertaratu, eta emakumeak kolpe eta ubeldurak zeuzkala ohartu ziren. Bere bikotekidea atxilotu zuten ustezko erasotzaile lez.

Hiru puntu jaso dituzte adierazpenean. Lehenengoa, gaitzespena eta arbuioa agertzea horrelako ekintzen aurrean. Bigarrena, emakume horri babesa adieraztea; eta hirugarrena, plataforma feministak eguenero 20:00etan antolatzen duen mobilizazioan parte hartzeko deia egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!