30 urteko gizon bat atxilotu dute Durangon bere bikotea jotzea egotzita

Anboto 2014ko eka. 12a, 10:15
Durangoko ertzain-etxeko agenteek 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astearte arratsaldean, genero indarkeria delitua egitea egotzita. Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotuari bikotekidea erasotzea eta mehatxatzea leporatu diote.

 

Ertzaintzak prentsa oharrean dioenez, asteartean, arratsaldeko 17:00etan, etxebizitza batetik gazte baten deia jaso zuten bere ama indarkeria zantzuekin topatu zuela ohartaraziz. Gaineratu dutenez, bertaratu ziren agenteek emakumeak ubeldurak eta kolpeak zituela ikusi zuten. Biktimaren bikotekidea etxean bertan topatu zuten ertzainek, maleta egiten. 30 urteko akusatua atxilotuta eraman zuten. 

Elkarretaratzea

Durangoko Txoko eta Bilgune Feministak kontzentrazioa deitu dute gaurko Ezkurdin, 20:00etan, erasoa salatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!