Marianne Vos-ek laugarren bider irabazi du Durangoko klasikoa

Anboto 2014ko eka. 10a, 19:35
Vos, Armitstead eta Johansson podiumean
Marianne Vos, Elizabeth Armitstead eta Emma Johansson ihes eginda heldu dira. Vos azkarrena izan da esprintean. Ane Santesteban izan da lehen euskalduna. Bizkaia-Durangoko Anna Ramirezek kilometro asko eman ditu ihes eginda.

 

Durango-Durango Emakumeen Sarian aurreikuspenak bete dira. Marianne Vos-ek laugarren bider irabazi du nazioarteko klasikoa; Armitstead sailkatu da bigarren eta Johansson hirugarren. Hirurek erakutsi dute goi mailako txirrindulariak direla eta  oso indartsu daudela. Eguenean hasiko den Emakumeen Biran berriro aurrez aurre izango dira, baina momentuz Vos-ek Euskal Herrira ez dela denbora pasa etorri erakutsi du. Denboraldi hasieran BTT lasterketetan ibili ondoren, orain errepidean zentratuta dabil eta, betiko legez, garaipen gosea du. Batzuek uste dute Vos-ek Emakumeen Bira Italiako Girorako prestaketa legez erabili dezakeela, baina lasterketa amaieran gezurtatu egin du uste hori: “Emakumeen Bira lasterketa inportantea da bere baitan.  Gaur oso sentsazio onak izan ditut.  Ez nator Birara prestaketa osatzera, lehiatzera eta irabaztean ahalegintzera nator”.

Anna Ramirezen ihesaldia

Hiru onenak nor baino norrago hasi aurretik, Bizkaia-Durango taldeko Anna Ramirez kataluniarra izan da lasterketako protagonista nagusia. Miotarako itzulia lau bider osatu dute txirrindulariek. Lehenengoan denak elkarrekin joan dira, baina bigarrenean Ramirezek ihes egin du eta ez dute harrapatu Miotako azken itzulira arte; 33 eta 55 segundo arteko aldeagaz ibili da kilometro askotan ahalegin handia eginez. Ondoren, Muniketa igotzerakoan, 18 txirrindularik aurrera egin dute eta elkarrekin heldu dira Zugaztietara. Handik gora, taldetxoa apurtu egin da eta zazpi ziklista geratu dira aurrean. Muniketa jaisterakoan Vos herbeherearrak erasoa jo du, eta, Emma Johansson eta Elizabeth Armitstead izan dira bere erritmoa jarraitzeko kapaz izan diren bakarrak. Esprintean erabaki da lasterketa. Ane Santesteban (Ale Cippolini) izan da lehen euskalduna; mendiko sailkapena Elizabeth Armitstead-ek irabazi du; esprint bereziak Christie Majerus-entzat (Boel Dolman Cycling Team) izan dira eta tarteko helmugak Fanny Riberot-entzat (Lointek). Taldekako sailkapena Rabo Liv Womemn taldeak irabazi du eta 23 urtez azpiko onena Rossella Ratto izan da.

SAILKAPEN NAGUSIA

1- Marianne Vos (Rabo Liv Women).................. 2.52.50

2- Elizabeth Armitstead (Boels Dolmans)........... Denbora berean

3- Emma Johansson (Orica-AIS)....................... D.B.

4- Anna Van der Breggen (Rabo Liv Women)...... 17 segundora

5- Elisa Longo (Hitec Products)......................... 19

6- Annemiek Van Vleuten (Rabo Liv Women)...... 27

7- Katarzyna Pawlowska (Boels Dolmans).......... 28

8- Ashleigh Moolman-Pasio (Hitec Products)....... 28

9- Trixi Worrack (Specialized-Lululemon)........... 28

10- Rosella Ratto (Estado de Mexico Faren)......... 28

 

 Lehen euskalduna: Ane Santesteban

 

 

23 urtez azpiko lehenengoa: Rosella Ratto

 

 

Esprint bereziak: Christine Majerus

 

 

Taldekako sailkapena: Ravo Liv Women Cycling Team

 

 

Mendiko sailkapena: Elizabeth Armitstead

 

 

Denak podiumean:

 

 

Marianne Vos helmugara heltzen:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!