AKI saltokiaren zabalpena Gorenean errekurrituko dute

Anboto 2014ko eka. 10a, 13:00
Epaileek atzera bota dute Dendak Bai elkarteak beste eragile batzuegaz Aki saltokiaren zabalpenaren kontra ipinitako errekurtsoa.

Udalak lizentzia eman zion brikolaje zentroari, eta Dendak Baikoek lizentzia hori ilegala zela salatu zuten, eraikitzeko espazio muga gaindituta zegoelakoan. Epaileek diote Durangoko zatikako planean baimentzen dela, baina merkatarien iritziz ez dute Arlokako Lurralde Plana kontuan hartu. Diote, AKIren lursailean 13.000 metro bete direla, baina industrialde osoa kontutan hartuta 32.400 metro daudela erabilita merkataritzarako. Horregatik, Auzitegi Gorenera joko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!