Aspaldiko finalik orekatuenak jokatu dituzte aurten. Kiniela formatuan, hiru finaletik bi 24nako berdinketaren ostean erabaki ziren. Horietako batean, Felix Espilla zestalari profesional ohiak eta Gaizkak 25-24 menderatu zituzten Lekue eta Zabala; bestean, Abad durangarra eta Bidaburu gernikarra izan ziren azken tanto erabakigarria egin eta txapelketa irabazi zutenak. Hirugarren kinielan Mandiolak eta Mancisidorrek 25-20 irabazi zieten Mendizabali eta Arrietari.