Lotina eta Alonso futbolari buruz ariko dira gaurko kongresuan

Anboto 2014ko ekainaren 7a

Futbolariek zelaian erakusten dutenaren atzean lan talde zabal eta prestatu bat egoten da. Entrenatzaileak, prestatzaile fisikoak, medikuak, kirol psikologoak… Horiei guztiei zuzenduta, Gertasport enpresak Durango Uria II. futbol kongresua antolatu du biharko. Kongresurako izen-emate epea gaur amaituko da: www.gertasport.com (50 euro).


Kongresua atal bitan banatu dute: goizez, eskola teorikoak Durangoko Gran Hotelean, eta, arratsaldez, eskola praktikoak Iurretako Larrakozelaian.


Goizean, Jon Pascuak, Bixen Calzonek eta José Carrascosak eskainiko dituzte hitzaldiak. Pascua atezainen entrenatzailea da, eta Carrascosa kirol psikologoa da; aurten Olympiakos taldean jardun du. Calzon errealeko talde teknikoko kidea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!