'Gazta zati bat' dokumentalaren lau emanaldi egingo dituzte, Udal Euskaltegian, bihar

Anboto 2014ko ekainaren 4a

Goizean eta arratsaldea, Jon Maia bertsolariak zuzenduriko 'Gazta zati bat' dokumentalaren bina emanaldi egingo dituzte Durangoko Udal Euskaltegian.

 

Nazioen Mundua ekimena da 2012. urtean aurkeztu zuten Gazta zati bat dokumentalaren ardatz nagusia. Jon Maia zuzendariaren berbetan, "jende arruntak bere esku duela bere etorkizuna", adieraztea izan zuten dokumentala burutzeko helburu nagusia.

Goizean, 08:45ean eta 11:00etan emango dute filma, Durangoko Udal Euskaltegian; eta 16:30ean eta 18:30ean, arratsaldez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!