Andra Mariko elizpean eskainiko dute emanaldia Durangoko Orfeoiak eta Tabira Musika Bandak. Elgoibarko gaiteroak gonbidatu dituzte eurekin emanaldi hori eskaintzera. 19:00etan hasiko den emanaldiaren aurretik, 18:00etan, Elgoibarko gaiteroekin batera Durangoko Alde Zaharrean zehar kalejira egingo dute, eguraldiak laguntzen badu. 11 de octubre eta Las fiestas de Estella piezak eskainiko dituzte orfeoiak eta musika bandak Elgoibarko gaiteroekin batera.
Tabira Musika Bandak, Euskaldunak irabazi, Ordizia eta Cantos vascos obrak interpretatuko ditu, eta, Durangoko Orfeoiko ahotsek lagunduta, A concert of celebration, Aida operaren ereserkia eta martxa, eta Jaialdia obrak eskainiko ditu.