Egoera horretan, mobilizazioagaz eskaera gogoratu gura izan diote udalari. Eta ez ei dute etsiko: "Erantzun bat jaso bitartean, eskari gehiago jasotzen eta mobilizatzen jarraituko dugu".
EHEk Udalak eta biok euskaraz izeneko dinamika ipini du martxan, eta horren baitan egin dituzte eskaerak. Herritarrak aktibatuz, udalean eragin ahal dela uste dute EHEkoek. Izan ere, azaldu dute udalaren menpeko zenbait lekutan euskaraz egiteko oztopoak topatu dituztela; kiroldegi berrian, nagusien egoitzan eta musika eskolan, besteak beste.