Lourdes Oyarbide erlojupeko Euskadiko txapeldun

Anboto 2014ko mai. 26a, 17:33

Lourdes Oyarbide garaikurrekin
Lourdes Oyarbide Bizkaia-Durangoko txirrindulari gazteak erlojuaren aurkako Euskadiko Txapelketa irabazi du.

 

Txirrindulari arabarra maila handian aritu da; Sheyla Gutierrez bigarren sailkatuari  27 segundo atera dizkio eta Irene Usabiaga hirugarrenari 28ra. Denbora batean ingenieritza ikasketen proiektuan buru belarri sartuta ibili ondoren, orain, berriz ere, bizikletan zentratu da Bizkaia-Durangoko txirrindularia eta sasoian dagoela erakutsi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!