Tabirako Baquek ezin izan du igoera lortu

Anboto 2014ko maiatzaren 26a

Tabirakoko jokalariak eta entrenatzailea aurtengo partidu batean
Lauko Finaleko finalerdian 69-73 galdu zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka.

 

Tabirako Baquek ezin izan du EBA mailara igo. Arrasaten jokatutako Lauko Finalean finalaren atarian geratu zen Mondragon Unibertsitatearen kontra galduta. Partidu estu batean, Durangoko taldeak azken unera arte irabazteko aukerak izan zituen. Azken 33 segundoetara markagailuan aurretik heldu zen, baina gipuzkoarren hiruko batek durangarren ilusioak zapuztu zituen.

Tabirakok amaitu du denboraldia eta jokalariek zein zuzendaritzak oso balorazio positiboa egiten dute. Izan ere, 54 urte ziren klubeko gizonen talde batek EBA mailako Lauko Finala jokatzen ez zuena. Urrun geratzen dira denboraldi hasierako emaitza txarrak, zurrumurruak,  entrenatzaile aldaketa… Egoera deseroso horri buelta eman eta goi mailan amaitu dute denboraldia: “Taldekideen arteko bromak eta giro ona eguneroko ogia dira taldean eta hori oinarrizkoa da talde irabazle batean”, adierazi du Unai Suarez jokalariak.

Oro har, denboraldi bikaina izan da klubarentzat emakumen taldeak ere igoera fasea jokatu dutelako aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!