250 gaztetxotik gora batu zituen Bizikleta Egunak

Anboto 2014ko maiatzaren 20a

Bizikleta martxetako parte hartzaile gazteak ibilbideari ekiteko prest
Aurtengo lehen aldiak izan duen harrera ikusita, datorren urtean ere antolatzeko asmoa erakutsi du Duranguesa Txirrindulari Elkarteak.

 

Duranguesa Txirrindulari Elkarteak domekan Durangoko Ezkurdin antolatutako Bizikleta Egunak 250 gaztetxo (7-16 urte artekoak) eta 50 bat guraso batu zituen. Beraz, 300 bat txirrindularik osatutako tropela ibili zen Durangaldetik. Gazteenek ibilbide laburra egin zuten Durango eta Abadiñoko bidegorrietatik; nagusienak Gaztelua auzotik zehar ibili ziren 12 kilometroko ibilbidean. Amaieran hainbat opariren zozketa egin zuten.

Ekimenaren harrera ikusita datorren urtean ere antolatzeko asmoa dute txirrindulari elkarteko kideek. Horrez gainera, gaztetxo askok taldera batzeko eskakizunak egin zituztela jakinarazi dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!