Meritu handiko hirugarren postua lortu du Tabirakok igoera fasean

Anboto 2014ko maiatzaren 19a

Tabirako Baque taldea Salamankan
Salamanka eta Donostia Basketen kontra galdu eta Galiziako Lourenza taldearen kontra irabazi egin du Tabirako Baquek.

 

Asteburuan Emakumeen Liga 2-rako igoera fasea jokatu du Tabirako Baquek Salamankan. Lehenengo partidu biak galdu egin zituen: Universidad Salamanca (67-49) eta Donostia Basket taldeen aurka (44-35). Dagoeneko igotzeko aukera barik, Galiziako Lourenza taldeari irabazi egin zioten hirugarren tokia segurtatuz: 75-66.

Klubeko ordezkarien berbetan “esperientzia ahaztezin” bat bizi izan du taldeak eta aurtengo denboraldia “arrakastatsu” lez definitu dute: “Talde honetako jokalariekin, entrenatzaileekin… oso harro sentitzen gara”.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!