‘Bizikleta Eguna ‘ antolatuko dute domekan Durangon

Anboto 2014ko maiatzaren 16a

Durangoko Txirrindulari Elkarteak 6-17 urtera artekoentzako bizikleta martxak antolatu ditu domekan Ezkurditik hasita.

 

‘Bizikleta Eguna’ izenagaz gazteen artean txirrindularitza sustatzea du helburu ekimenak. Zirkuitu desberdin bi antolatu dituzte adin tarteetan banatuta: sei kilometroko laburra 7-10 urte artekoentzat eta 12 kilometroko luzeagoa 10-16 urtera artekoentzat. Ibilbide laburra bidegorrietatik zehar izango da eta luzean Gaztelua auzotik bueltan ibiliko dira bizikleta zale gazteak. Norbere ardurapean adin horiez kanpokoek ere parte hartu dezaketela jakinarazi dute antolatzaileek. Lasterketa biak 11:00etan hasiko dira Ezkurdin.

Izen-ematea egunean bertan egin daiteke 10:00etatik aurrera. Martxa hasi aurretik tailer mekaniko bat egongo da parte hartzaileen eskuragarri arazo mekanikoak konpontzeko. Proba bien ostean, Durangoko Txirrindulari Elkarteak askotariko ekintzak antolatuko ditu Ezkurdin: hamaiketakoa, ginkana, askoriko zozketa eta jokoak…

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!