Giro ederrean ospatu dute Durangoko herri krosa

Anboto 2014ko maiatzaren 12a

Mugarra triatloi taldeko kideak Durangon
Atzo 250 korrikalari batu zituen Durangoko II. Herri Krosak. Gorka Bizkarra mañariarra (T. Santander) laugarren sailkatuz zen eta Iñigo Lariz (Mugarra tritaloi taldea) seigarren.

 

Bost eta hamar kilometroko lasterketa bana izan ziren atzoko herri krosean. Hamar kilometroko proba Ruben Lanz korrikalariak irabazi zuen eta Othman Bougader eta Xabier Gonzalezek osatu zuten podiuma. Gorka Bizkarra mañariarrak laugarren bukatu zuen eta Iñigo Larizek seigarren. Ekaitz Zearreta (Mugarra TT) 12. sailkatu zen.

Bost kilometroko lasterketan MugarraTT taldeko Nerea Fernandez bigarren tokian helmugaratu zen emakumeetan eta talde bereko Alfonso Medela hirugarren gizonetan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!