Begoña Martinezek, azken momentuan heptatloian parte hartzea erabaki eta bera baino gazteagoak zirenen aurka gailentzea lortu zuen, urrezko domina irabaziz.
Bestalde, Martinezen taldekide den June Arbeok, kadete mailan 3000 metrotako proban aurkari guztien aurretik helmugaratzea lortu zuen. Gainera Arbeok, urrezko domina irabazteaz gain, Euskadiko Selekzioarekin Valladolidera joateko txartela lortu du.
Bidezabal taldeko Naroa Martinezek berriz, gazte mailan 5000 metrotako proban bigarren postuan helmugaratzea lortu eta zilarrezko domina leporatzea lortu zuen.