Poesia errezitaldiak eta berbaldiak, Museoan

Anboto 2014ko mai. 6a, 11:07
Eguenean eta barikuan dira Poesia eta Pentsamendua jardunaldien aurtengo bi hitzorduak. Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:00etan, eskainiko dituzte emanaldiak.

 

Zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta aurreko urteetan bezala, berbaldiak eta poesia irakurtaldiak eskainiko dizkie Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak, Durangoko Arte eta Historia Museora bertaratzen diren literaturzaleei.

Javier Aguirrek La expulsión de los poetas de la ciudad izenburuko berbaldia eskainiko du, maiatzaren 8an, 19:00etatik aurrera, jardunaldia zabaltzeko. Aguirreren berbaldiaren ostean, euren olerkiak eskainiko dituzte Uxue Juarezek eta Juanra Madariagak.

Maiatzaren 9an, 19:00etan, Jon Bilbao idazleak eskainiko du Pentsamenduaren Poesia jardunaldiko berbaldia: Moby Dick a través del tiempo y el espacio berbaldia eskainiko du. Bilbaoren hitzaldiaren ostean, Josetxo Azkonak eta Joan Aldamizetxeberriak errezitatuko dute euren poesia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!