Ezkurdi Lehenengo Erregionalera igo da

Anboto 2014ko mai. 5a, 10:37
La Peñak eta Iurretako Bk hutsean berdindu ostean, Ezkurdik bere partidua hasi aurretik bazekien mailaz igoko zela. Hala ere, 3-0 irabazi zuen Atxulaurren aurka.

 

Ander Gangoitia zentral durangarrak sartu zuen Ezkurdiren lehenengo gola lehen zatiko 15. minutuan. Bigarrenean heldu ziren beste biak. Aurretik Aimar Muñozek penalti bat geratu eta banakoa eragotzi zuen. Ondoko sake baten aldaratzea aprobetxatuta Michael Gutierrezek sartu zuen bigarren gola eta hirugarrena Eneko Uribek ondo errematatutako kontraeraso batean heldu zen.

Ezkurdi futbol kluba sortu zeneko 20. urteurrenean Lehenengo Erregionalerako igoera lortu du. Maila horretan jokatzen duen lehenengo aldia izango da.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!