Ertzaintzak azaldu duenez, 23:45 inguruan aurpegia estalita zuten hainbat pertsonek molotov koktelak jaurti dituzte Durangoko Kutxabank, BBVA, Bankinter, Caixa eta Caja Laboral bankuetako bulegoen kontra. Kutxazain automatiko batzuk ere erre dituztela gaineratu du Ertzaintzak. Banku gehienak Ezkurdi inguruan daude.
Erandion, Leioan eta Oñatin ere hainbat banketxe erasotu dituzte bart.