Durangoko Hip Haf Entertaiment kolektiboak antolaturiko Durangoko kontzertu horretan, 2001tik beragaz diharduen Le Jolof Band taldeagaz ariko da Viviane Ndour musikaria.
Munduko hiriburu handienetako oholtzetan aritzen da Ndour, eta Durangoko hau eta Bartzelonakoa izango dira Estatuan eskainiko dituen emanaldi bakarrak.
Gaueko 23:00etan hasiko da barikuko Platerueneko emanaldia, eta Vivian Ndour-en aurretik jardungo dira bertan, Babacar Seck eta Zoula ere.