Geres Trailean bi garaipen lortu ditu Zigor Iturrietak

Anboto 2014ko apirilaren 29a

Zigor Iturrieta eta bere taldekia Geres Traileko podiumean
Zigor Iturrieta eubarrak, bi garaipen eta sailkapen nagusiko bigarren postua lortu du Geres Trailean.

Portugalen jokatutako hiru eguneko hiru etapako lasterketan, korrikalariek 107 kilometro burutu behar izan dituzte. Gainera, ultra trail honetan bi edo hiru pertsonako taldeetan parte hartu behar izan dute.

Geres Trailean Iturrietak eta bere talde kideak lehen eta hirugarren etapetan irabaztea lortu zuten. Eta bigarren etapan berriz, bigarren postuan helmugaratu ziren. Iturrieta sare sozialetan lortutako emaitzarekin oso pozik agertu da, eta batez ere, izandako sentsazioekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!