Oso emaitza positiboa da kontuan hartuz gero maila horretan parte hartzen zuen lehenengo aldia zela. Gainera, azken unera arte txapelketa irabazteko aukerekin egon zen. Adrian Martinez basauriarraren kontrako partida erabakigarria galdu egin zuen eta Martinezek jantzi zuen txapela. Lagosek beheragoko mailetan, hainbat bider irabazi du Bizkaiko txapelketa eta behin Euskadikoa.
Bestalde, Zornotzak nagusien mailako Euskadiko txapelketak hartu zituen joan zen asteburuan. Durangaldeari dagokionez, Rodrigo Sarralde durangarrak (Abadiño Xake Taldeagaz dihardu) bosgarren amaitu zuen. Azken txanpara arte maila oso ona erakutsi eta mahairik onenetan jardun zuen. Elorrioko Zaldi Baltzako Iñigo Axpek berdindu egin zuen Gerardo Fernandezen aurkako bere partida. Txapelketa Santiago Gonzalez bilbotarrak irabazi zuen.