Gartxot Gisasolak Monegroseko mendi bizikleta proba irabazi du

Anboto 2014ko apirilaren 30a

Gartxok Gisasola erdian probaren osteko sari banaketan
Joan zen asteburuan Huescan jokatu zen Monegros mendi bizikleta proba EPR Egoin taldeko Gartxot Gisasolak (1976, Berrizen jaioa, Durangon bizi da) irabazi zuen. “Sasoian” zegoela eta helburu lez “hamar onenen artean sailkatzea” zuela adierazi du, baina proba irabaztea “sorpresa” izan dela.

 

Probak dituen 115 kilometroetatik 100 ihes eginda eman zituen.  Tropelik erosoa jo zuen baten gurpilera sartuz, biek elkarlanean aurretik zihoazenak harrapatu eta atzean utzi zituzten. Ondoren, 60. kilometroan, hirugarren ziklista bat gehitu zitzaien eta helmugara arteko bidea elkarrekin egin zuten. Gisasolak bazekien helmugara orduko zeuden bihurgune bietara aurreneko sartzen zenak irabazteko aukera handiak zituela eta estrategia aurreikusi moduan irten zitzaion: 3.46.31.


Maiatzaren 16tik 18ra Errioxako Itzulian parte hartuko. Denboraldiko bere errronka nagusia izango da. Munduko onenetarikoak egongo direla kontuan hartuta, aurreneko 50en artean sailkatzea du helburu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!