Durangarrak bikain arte martzialen munduko txapelketan

Anboto 2014ko api. 29a, 09:11

Irabazleak euren dominekin
Wado Kan taldetik munduko txapelketara joan diren zazpi kirolariek hamar domina irabazi dituzte.

 

Durangoko Wado Kan eskolako zazpi kirolarik estilo guztietako arte martzialen munduko txapelketan parte hartu dute apirilean eta guztira 10 domina irabazi dituzte: urrezko lau eta zilarrezko sei.


Portugalgo Vagos herrian jokatutako munduko txapelketan Wado Kan eskolako zazpi kirolarik parte hartu zuten eta denek irabazi zituzten dominak. Marka handia da kontuan hartuz gero munduko txapelketak 70 herrialdetako 4.000 parte hartzaile izan zituela, 14 modalitatetan banatuta.


Pedro Romanek urrezko domina bi irabazi zituen bere modalitateetan; Natalia Vilarchaok urrezko eta zilarrezko domina bana kolkoratu zituen; Yaiza Pineda izan zen urrezko domina irabazi zuen hirugarren durangarra. Iratxe Iriondo zilarrezko domina birekin itzuli zen etxera eta Josu Legorburu, Beñat Nazabal eta Mikel Ibarzabal zilarrezko banarekin.


Esperientzia aberasgarria


Wado Kan eskolarentzat  emaitza “gogoangarriak izan dira  kontuan hartuta kirolari denak amateurrak direla” eskolako kideek adierazi dutenez. Baina lehiaz haratago, munduko txapelketa “oso aberasgarria” izan da durangoko kirolarientzat: “Mundu osoko arte martziletako kirolariak batzen dira eta horregatik besteengandik ikasteko aukera bikaina eskaintzen dute”.

 

DOMINAK ETA MODALITATEAK

 

Iratxe iriondo:

- Zilarra Formak Arma Gogorrak modalitatean (18-29 urte artekoak) Gerriko marroi eta beltzak.

- Zilarra Antzeztutako Defentsa Pertsonal modalitatean.

 

Pedro Roman:

- Urrea Antzeztutako Defentsa Pertsonala modalitatean.

- Urrea Light-Kick modalitatean. 30 urtetik gorakoak. Pisutsuak.

 

Josu Legorburu:

- Zilarra Light-Kick modalitatean (16-17 urte artekoak) 74 kiloz azpikoak.

 

Beñat Nazabal:

-Zilarra Light-Kick modalitatean (16-17 urte artekoak). 66 kiloz azpikoak.

 

Mikel Ibarzabal:

- Zilarra Light-Kick modalitatean (18-29 urte artekoak)

 

Yaiza Pineda:

- Urrea Formak Arma Gogorrak (13-15 urte) Gerriko marroi eta beltzak.

 

Natalia Vilarchao:

- Zilarra Formak Esku Hutsez. 12 urte artekoak.

- Urrea Formak Arma Gogorrak modalitatea. 12 urte artekoak..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!