Platerueneko gogoeta fasean, kudeaketaz jardungo dute zapatuan

Anboto 2014ko api. 8a, 10:20
Apirilean kudeaketa izango da gaia; hau da, Plateruena zelan gestionatu aztertuko dute.

Plateruena kafe antzokiaren gogoeta prozesua aurrera doa. Hamar urte bete dira Berbaroren eskutik kulturgune herritarra zabaldu zenetik, eta proiektua eraberritzeko beharra ikusi dute arduradunek. Martxoan egin zituzten Zilarberritzen izeneko prozesuaren lehenengo tailerrak, kultur sarea gaitzat hartuta.

Martxoko tailerretan, guztira, ehun lagun inguruk parte hartu zuten. Herritarrekin eta elkarteekin egindako eztabaidak, emakume musikarien inguruko Emarock erakusketa eta dokumentala... Izan ere, sareaz gainera, emakumeen partaidetza ere landu dute zeharkako gai lez.

Zapatuan izango da, beraz, hurrengo tailerra. Goizeko 10:00etan hasiko da Plateruenean bertan, eta era parte-hartzailean kudeaketa ereduen inguruan eztabaidatzea izango da helburua. Orain arte lez, EHUko Parte Hartuz graduondoko kideek dinamizatuko dituzte eztabaidak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!