Begoña Eguenek poesia liburua aurkeztuko du Durangon, gaur

Anboto 2014ko apirilaren 4a

'Esencia de mujer' liburuaren aurkezpena, eta Durangaldeko poeta biren errezitaldia hartuko ditu, Durangoko Bibliotekak, gaur arratsaldean.

 

19:00etan hasiko da ekitaldia; Begoña Eguen idazle durangarrak 'Esencia de mujer' poesia liburua aurkeztuko du, irakurraldi baten bidez. Eguenegaz batera, Vicente Moreno abadiñarrak ere errezitatuko ditu poemak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!