Hasi da Tabirakoren Udaeskolen izen-ematea

Anboto 2014ko api. 6a, 09:00
Aurtengo Tabirakoren aurkezpenean ateratako argazkia.
Tabirako-Baquek Udaeskolaren zazpigarren aldia eskainiko du ekainaren 23tik uztailaren 4ra. Udaeskolan askotariko ekintzak egiten dituzte –eskalada hormara irteera, esate baterako–, baina batez ere saskibaloian oinarritutako udalekua da. Goizetan entrenamendu saioak egingo dituzte, eta arratsaldetan ikuspuntu ludikoago batetik helduko diote saskibaloiari.


Udalekuak garatzeko hizkuntza bakarra euskara izango da. Aurtengo aldia “inoiz baino ilusio handiagoarekin” antolatzen dabiltzala adierazi dute zuzendaritzako kideek, euren legegintzaldian egingo den azken udalekua izango delako.


Erabilgarri dituzten azpiegiturak kontuan hartuta, gehienez 150 gazterentzat ireki dute izena emateko epea. Udalekuak 2000-2007 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei zuzenduta daude. Izen-ematea honako e-mail honetan egin daiteke: tabirako@gmail.com. Bertan haurraren izen-abizenak, jaiotza data, ikasten duen ikastetxearen izena, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia zehaztu behar dira. Landakon Tabirakok duen bulegora ere joan daiteke izena ematera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!