Txapelketa barik, topaketa bat egitea gurago izan zuten, helburua ez zelako txapelkdun bat aurkitzea, skatelari gazteek elkar ezagutu eta elkarrekin patinatzea baino.
Kurutziaga ikastolaren eta skatelari batzuen ekimenez aurten lehenengo bider skatea praktikatzeko aukera egon da ikastolako orduetatik kanpora. Izandako harreragaz pozik daudela adierazi du antolatzaileetako bat den Ander Olabarriagak eta aurrerantzean ere Kurutziagako eskaintzagaz jarraitzeko asmoa erakutsi dute.
Eskola kirolaren barruan
Harrera on hori ikusita, Bizkaiko patinaje federazioan eskola kirolaren barruko eskaintzan sartzea proposatu zuten ekimenaren sustatzaileek, eta baietz esan zieten. Akordio horren barruan kokatzen da Kurutziaga ikastolan egindako topaketa. Durangaldeko skatelari gazteez gainera, Mungia eta Bilboko hainbat batu ziren Durangora. Maiatzean zehar beste topakatea bana egingo dituzte Mungian eta Bilbon.