EH Bildu Durango-Gasteiz linearen erabiltzaileekin batzartuko da gaur

Anboto 2014ko api. 2a, 09:17
Autobusaren erabiltzaileei batzarrean parte hartzeko gonbita egin die. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Pinondo Etxean.

Joan zen astean Otxandioko, Mañariko eta Izurtzako alkateek iragarri lez, EH Bilduk alegazioak egingo dizkio autobus linearen esleipen berriari, eta herritarrei ere alegatzea ekatu diete. Batzarrean alegazio horiek zelan egin azalduko dute, eta informazioa trukatzea ere izango da euren helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!