Olaberriaren helburua nazioarteko klasikak ezagutzea izango da. Horretarako aurten pista eta errepidea uztartzea izango da bere asmoa. Gainera, Bizkaia-Durango taldekoek esan dutenez, pertsona ezin hobea izango da, sakrifizioa eta profesionaltasuna gazteei transmititzeko.
Bestalde, ezin daiteke aipatu gabe utzi, ikaztegietarrak 2008ko Pekineko olinpiar jokoetan brontzezko domina lortu zuela, eta aurtengo Munduko Txapelketan bosgarren geratu dela omnium frogan.