Bizkaia-Durangok Leire Olaberria pistako espezialista fitxatu du

Anboto 2014ko martxoaren 31

Leire Olaberria
Leire Olaberria Ikaztegietarra fitxatu du Bizkaia-Durango txirrindulari taldeak. Munduko pistarrik onenetarikoa den Leire Olaberria izango da, talde bizkaitarraren aukera onena sprintean bukatu daitezkeen lasterketetan.

Olaberriaren helburua nazioarteko klasikak ezagutzea izango da. Horretarako aurten pista eta errepidea uztartzea izango da bere asmoa. Gainera, Bizkaia-Durango taldekoek esan dutenez, pertsona ezin hobea izango da, sakrifizioa eta profesionaltasuna gazteei transmititzeko.

 

Bestalde, ezin daiteke aipatu gabe utzi, ikaztegietarrak 2008ko Pekineko olinpiar jokoetan brontzezko domina lortu zuela, eta aurtengo Munduko Txapelketan bosgarren geratu dela omnium frogan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!