'Herritarrek ekonomia aldatzeko tresna' berbaldia, gaur Plateruenean

Anboto 2014ko api. 2a, 09:00
Koop 57 egitasmoa aurkeztuko dute arratsaldeko 19:00etan. Finantza etikoko kooperatiba da Koop 57. Proiektu kolektiboei maileguak emateko sortu zen Herrialde Katalanetan, eta Euskal Herrian ere hasi dira egitasmoa zabaltzen.

 

Koop 57ko kideez gainera, EHNE eta ASAKEN elkarteko kideak izango dira aurkezpenean. Duela hilabete bi egitasmoaren berri eman zuen Liher Gonzalez durangarrak Anboton egindako elkarrizketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!