Mugarra taldeak 10.urteurrena ospatuko du apirilaren 5ean

Anboto 2014ko martxoaren 28a

Durangoko Mugarra Triatloi Taldeak 10. urteurrena ospatuko du apirilaren 5ean. Hainbat ekintza prestatu dituzte, tartean Plateruena Kafe Antzokian egingo duten bazkaria.

 

Bazkari horretarako txartelak antzokian bertan eskuratu daitezke: nagusiek 20 euro, eta 12 urtetik beherakoek 10 euro. Egun horri begira prestatutako egitarauaren barruan umeen jolasak, triki-poteoa, bertsolariak eta musika saioak daude, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!