Irene San Sebastian momentu oro ibili zen garaipenaren lehian. Aurrean lasterketako hamar txirrindulari indartsuenak geratu, eta beraien artean egon zen Bizkaia Durangoko txirrindularia. Azkenean, garaipena Emma Johanssonentzat izan zen eta San Sebastianek irabazlearekiko 25 segundura helmugaratzea lortu zuen.