Sailkatzeaz gain hainbat domina lortu zituzten Durangoko Judo Taldekoek. Kadete mailan, hiru urrezko domina irabazi zituzten, Maria Bazanek 52 kilokoan, Eneko Diezek 60 kilokoan eta Daniel Grigore 55 kilokoan. Sailkatzea lortu zuen taldeko bestea Eider Vivanco izan zen, 57 kilokoan zilarrezko domina lortuz. Eta, 60 kilokoan berriz, Aitor Vivancok brontzezko domina irabaztea lortu zuen arren ez zuen lortu Euskadiko Txapelketarako sailkatzea.
Haur kategorian ere lau garaipen lortu zituzten Durangoko Judo Taldekoek; baina hauetako batek Jon Mikel Beltranek ez zuen lortu txapelketarako sailkatzea. Irabazi eta sailkatzea lortu zutenak, Paul Baruetabeña 38 kilokoan , Mikel Carretas 50 kilokoan eta Iker Perez 55 kilokoan. Taldeko azken ordezkariak Eneko Carballok 60 kilokoan bigarren postua lortu eta horrekin Gasteizen jokatutako den txapelketan egoteko aukera izango du.

