Doctor Deseo taldeari buruzko dokumentala eskainiko dute

Anboto 2014ko martxoaren 23a

Martxoa hasieran Plateruenean aurkeztu zuen disko berria Doctor Deseok.
Durangoko Plateruenean aurkeztuko du Bideografik Durangoko ekoiztetxeak Bilboko Doctor Deseo taldeari buruz plazaratu duen 'Busco en tus labios' dokumentala. 20:00etan izango da emanaldia, doan.

 

Doctor Deseoren izen bereko diskoaren aurkezpenean eman zuten dokumentala lehenengoz, eta eskuragai dago harrezkero, baina doako sarreragaz eskainiko dute gaur, domeka, 20:00etan, Plateruenean.


Ia ordubeteko iraupeneko lana da Busco en tus labios dokumental musikala, eta, Francis Díez Doctor Deseo taldeko abeslariaren, Kaki Arkarazo, Nando de la Casa eta Zea Mays taldeko Aiora Renteria musikarien, eta Edorta Jimenez, Kirmen Uribe eta Itziar Ziga idazleen parte hartzeagaz osatu dute, besteak beste. Lagun horiek guztiek Doctor Deseori loturiko bizipenak konpartitzen dituzte dokumentalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!