Organo eta abeslari bikotea San Frantziskon, Arandoñoren eskutik

Anboto 2014ko mar. 22a, 09:00
Gaur, martxoaren 22an, Durangoko San Frantzisko monasterioan eskainiko dute, 20:00etan hasita, emanaldia.

 

Donostiako musikari biren organoa eta ahotsa izango dira emanaldi horretako protagonistak: Gerardo Rifón ariko da organoan, eta Xabier Anduaga tenor gaztea kantuan. Bestek beste, Donostiako Orfeoiagaz kolaboratzen du Gerardo Rifón organistak, eta 1980. urtetik Donostiako San Ignazio elizako organo-jotzailea da. Anduagak, berriz, Donostiako Orfeoi Txikian hasi zuen kantari ibilbidea, eta Orfeoiko kide da gaur egun ere.


Hamar obra interpretatuko dituzte Gerardo Rifón eta Xabier Anduaga donostiarrek elkarrekin: Cacciniren Ave Maria, Haendelen Ombra mai fu, Bachen 140. kantatako lau obra, Rossiniren Domine Deus, Faureren En prière, Mendelsshonen So ihr mich eta Mascagniren Sancta Maria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!