Kirola eta elkartasuna eskutik, judo torneoan

Anboto 2014ko martxoaren 17a

Ander Gorritxategi eta Andoni Iruarrizaga zinegotziak Stop San Filippo elkarteko gaztetxoekin
Nazioarteko judo torneoak 450 gaztetxo batu zituen Durangon. Ekitaldia Stop San Filippo ez ohiko gaixitasuna ezagutara emateko ere baliatu zuten.

 

Kirolak eta elkartasunak bat egiten zuten asteburuan Landako kiroldegian egindako nazioarteko judo torneoan. Alde batetik, torneoa gaztetxoen arteko topaketa bihurtuz, judoa sustatzea izan zen Durango Judo Taldeko antolatzaileen helburuetako bat. Bestetik, Stop San Filippo elkarteko kideek izen bereko gaixotasunaren gaineko informazio postu bat ipini zuten eta elkartea diruz lagundu gura dutenei horretarako dauden bideak jakinarazi zizkieten. Antolatzaileak gustura daude torneoak beste behin izan duen harreragaz.

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!