Maiatzaren 16ra arteko epea, lanak Zubi-ra aurkezteko

Anboto 2014ko mar. 12a, 14:00
Zubi antzerki sorkuntzako lehiaketaren bigarren deialdia zabaldu dute. Maiatzaren 16ra arteko epea izango dute sortzaileek euren antzerki lanak aurkezteko.

 

2012an egin zuten Zubi lehiaketaren lehenengo deialdia Euskal Herriko antzerkigintzako zortzi eragilek: Artedrama taldeak, Luhusoko Harri Xurik, Nafarroa Behereko Herri Antzokiak, eta Durango, Zornotza, Leioa eta Elorrrioko aretoetako programatzaileek. Euskal antzerki ikuskizunak hedatzeko eta sustatzeko aukerak sorkuntza fase guztietan gehitzeko helburuz antolatzen dute lehiaketa, euskarazko antzerkiaren profesionalizazioari laguntzeko. 

Lehiaketaren helburu nagusia euskarazko antzerki lan bat sortzea da. Horrela gertatu zen 2012ko deialdira aurkezturiko lanetatik epaimahaiak hautatu zuenagaz, Durangoko Azokan aurkeztu zutenetik taularik taula eskaintzen diharduten Konpota lanagaz. Formartu txiki eta ertainetarako dago pentsatuta lehiaketa. Informazio gehiago, www.zu-bi.com helbidean. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!