Maiatzera atzeratu dute 'Con los pies en las nubes'-en emanaldia

Anboto 2014ko martxoaren 5a

Maiatzaren 4an ipini dute La Papa antzerki taldearen eta L'Atelier dantza eskolakoen 'Con los pies en las nubes' musikalaren emanaldirako hitzordu berria. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:00etan hasita.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, martxoaren 9ko emanaldirako eskuraturiko sarrerek zein emanaldi horretarako egindako erreserbek balioa izango dute maiatzeko emanaldirako.

Maiatzaren 4ko emanaldira joaterik ez dutenei, aldiz, sarreraren dirua bueltatu egingo dietela eman dute antolatzaileek jakitera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!