15 partidutan 13. garaipena gura du Tabirakok

Anboto 2014ko martxoaren 6a

Gizonen Tabirako-Baqué taldeak 12 garaipen lortu ditu azken 14 partiduetan. Bide Bide Donostia eta Mondragón Unibertsitatea izan dira durangarren bolada ona apurtzeko kapaz izan diren bakarrak.

 

Azken hiru partiduak segidan irabazi ditu Tabirako Baquek, eta asteburuan bolada on horri jarraipena ematen saiatuko da. Azkoitia-Azpeitiaren kontra etxetik kanpora jokatuko du partidua.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!