DRTk Iruñeko taldea hartuko du Arripausuetan

Anboto 2014ko martxoaren 7a

DRT-Uribealdea emakumeen errugbi taldeak Iruñeko La Unica taldearen kontra jokatuko du gaur, 19:30ean, Durangoko Arripausuetan.

 

Lehen itzulian, Iruñean jokatutako lehian DRT-Uribealdeak irabazi zuen, oso puntu gutxiko partiduan: 0-5. Gaur ere partidu lehiatua jokatzea espero da; sailkapenean 17na punturekin berdinduta daude. Irabaziz gero, denboraldiko laugarren garaipena litzateke DRT-Uribealdearentzat.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!