Euskal Selekzioagaz lehiatzeko hautatu dute Oier Ariznabarreta

Anboto 2014ko mar. 4a, 14:00

Espainiako Txapelketa absolutuan Euskal Selekzioagaz lehiatzeko hautatu dute Oier Ariznabarreta Euskal Federazioko teknikariek. Meridan jokatuko da txapelketa, martxoaren 16an.

 

Ez da harritzekoa korrikalari durangarra Euskal Selekzioarekin lehiatzeko hautatua izana. Ariznabarretak oso lan txukuna egin zuen, domekan, Marina D'Or turismo konplexuan jokatutako Espainiako kluben txapelketan. Iban Fernandez arabarra kenduta, Euskal Herriko lastekaririk onenetarikoa dela erakutsi zuen.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!