Munduko hainbat musiketan oinarriturikoa da Acostak, Francok eta Cazorlak eskainiko duten ikuskizuna. Musikaren bidez, "bidaia pertsonal eta intimista bat" proposatuko diete entzuleei.
Besteak beste, Venezuelako 'joropo' edo 'merengue' doinuak, Kubako erritmoak, eta flamenkoa uztartuko dituzte kontzertu horretan. Acosta Venezuelako musikariak flauta joko du, Carlos Francok perkusio flamenkoa, eta dantzan ariko da, Nuria Cazorla.