Bizkaia osotik eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik 23 lagun gerturatu ziren eguaztenan epailetza ikastarora. Datorren asterako 27 lagunek eman dute izena gai-jartzailetza ikastaroan, eta horregatik, talde bi egin dituzte: Batzuk 16:30ean hasiko dute ikastaroa, eta besteek 18:30ean. .
Antolatzaileak oso pozik daude ikastaroen harrerarekin: "Oso pozik eta harrituta, ez genuelako espero hainbeste jendek izena ematerik". Epailetzaren eta gai-jartzailetzaren oinarrizko kontzeptuak bertsozaleei gerturatzea da helburua: "Epaile zein gai-jartzaileen beharra azalera ateratzea ere bai".