Udaeskola zazpi urtetatik hamalau urtera artekoentzat izango da. Hala ere, adin tarte hori baino zaharragoak diren umeekin talderen bat egin ez gero, antolatzaileak hauek onartzeko prest daude. Saskibaloi eskola hauek 9:00etatik 18:00 arte izango dira, asteburuak salbu.
Aurtengoa, oraingo zuzendaritza honek antolatuko duen azkenengo udaeskola izango da, beraien legealdia 2015ean bukatuko baita. Beraien hitzetan, aurten inoiz baino ilusio handiagorekin dabiltza, beraiek antolatuko duten azkena izango baita. Hemendik aurrera, zuzendaritza berrikoek erabaki beharko dute udaleku hauekin jarraitu edo ez.
Udaeskola hauek umeek ikasi edota hobetzea izango du helburu. Horretarako, umeek goizetan entramentu serio eta gogorrak egingo dituzte, eta arratsaldeetan berriz, baloiarekin jolastu eta dibertitzeko denbora edukiko dute. Saskibaloiaz gainera, beste hainbat ekintza ere egingo dituzte: tenisa, rokodromoa, atletismoa, igerilekura irteerak… Baita ere, antolatzaileek azpimarratu dute umeei hitz egingo zaien hizkuntza bakarra euskara izango dela.
Aurtengo udaeskolak 150 umerentzako lekua izango du, beraz umeak izen-emate ordenean izango dira onartuak. Interesatuta dagoenak tabirako@gmail.com era, haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta ikasten duen zentroaren izena bidali beharko ditu. Horrez gainera, jendeak izena eman eta ez datorrela sahiesteko, izena ematerakoan 45 euroko fidantza bat ordaindu beharko da. Oraindik ziur ez dakiten arren, gutxi gorabehera 320 euro izango dira udalekuak, prezio honen barruan udaeskola, ekipazioa, bazkaria eta merienda sartuko dira.