Rock gogorra, metala, eta post-hardcorea entzungai Plateruenean

Anboto 2014ko ots. 23a, 09:00

Meido eta Quaoar bilbotarrak, eta Bordeleko Sun Prechers Durangon ariko dira, datorren barikuan.

 

Rocketik abiatu arren, musika talde batek urratu ditzakeen norabide anitzen erakusle den kartela osatu dute Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, otsailaren 28rako. Hiru musika talde dira egun horretan Platerueneko oholtzatik ariko direnak. 

Batetik, rocka abiapuntu hartuta, musikak eskaintzen dituen aukeren aniztasunaren erakusle, Bilboko Quaoar taldea izango da entzungai, Durangon. Bestetik, nahiz eta Bilbon sorturikoa izan, post-hardcore doinuak jorratzen dituen Meido taldea ere gonbidatu dute Platerueneko hitzordu horretara. Eta, hirugarrenik, Bordeletik (Frantzia) Sun Preachers taldea etorriko da, otsailaren 28an, Plateruenean jotzera. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!