Doako sarrerako emanaldia izango da, eta 20:00etan hasita, 2012 eta 2013 urteetan hainbat herrialdetan gay, lesbiana eta transexualen errealiteateen inguruan sorturiko zortzi lan izango dira ikusgai.
Israelen, Espainian, Alemanian, Australian, Kanadan, Austrian edo Txinan ekoitziriko film laburrak dira zortziak: Summer Vacation, Huellas, El pastel, Feuerkäfer, The Lala Road, Hatch eta For Dorian izenburukoak.